SERBIA . Mladic dela eta, negoziazioak etengo ditu EBk, Belgraden ustez

Agentziak
BELGRAD
2006ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Serbiarekin elkartzeko akordioa sinatzeko negoziazioak bertan behera utziko ditu bihar EBk, Belgradek Ratko Mladic ustezko gerra kriminala atxilotu ez duelako. Horixe adierazi zuten atzo Serbiako agintarien iturriek.

«Ikertzen segitu behar dugu Mladicen laguntzaile sareari buruzko informazio gehiago lortzeko», esan zuen Rasim Ljajicek, Serbiak eta Montenegrok Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiarekin lanean aritzeko Kontseilu Nazionaleko buruak.

EBren Hedapenerako komisario Olli Rehnek aurreko astean esan zuenez, Bruselak negoziazioak etengo ditu Belgradek maiatzaren 3a baino lehen serbiar jenerala izandakoa atxilotzen ez badu. Hori dela eta, ezkor mintzatu zen Ljajic. «EBk ez ditu kontuan izango egiten ari garen ahaleginak, azken emaitza baizik, hau da, Mladic Hagara eramatea. Beraz, pentsatzekoa da jarrera ezezkoa izango dela».



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.