Israel

Shas alderdi erlijioso ortodoxoa, Israelgo Gobernura

Akordioa lortu du bart Netanyahu lehen ministro eta Likud alderdi eskuindarreko buruzagiarekin. Yisrael Beitenu eskuin muturrekoa ere exekutiboan izango da.

2009ko martxoaren 23a
12:27
Entzun
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministro eta Likud alderdi eskuindarreko buruzagiak jakinarazi du akordioa lortu duela bart Shas alderdi erlijioso ortodoxoarekin eta hau gobernuan sartuko dela.

Lau ministro izango du ditu Shasek bere esku eta Eli Yishai burua izango da Barne sailburu berria -ministrorde kargua ere hartuko du-. Beste ministroak: Ariel Atlas -Etxebizitza-, Yitzhak Cohen -Erlijioa- eta Meshulam Nahari -ez du ministeriorik izango-.

Shasek 11 legebiltzarkide lortu zituen otsailaren 10eko hauteskundeetan. Likudek 27. Yisrael Beitenu eskuin muturreko alderdia (15) eta hirurak egongo dira exekutiboan, beste hitzarmenik ezean.

"Israelek erronka asko ditu: gizarte mailan, ekonomian, diplomazia arloan eta segurtasunean. Beraz, indarrak metatu eta gobernu zabala osatzea komeni da", esan du Shaseko buru Yishaik.

Simon Peres Israelgo presidenteak lehengo ostiralean beste bi asteko epea eman zuen gobernua osatzeko. Kadima zentro-eskubiko alderdiak irabazi zituen Israelgo Legebiltzarrerako hauteskundeak. Ozta-ozta, baina. Izan ere, 120 diputatuetatik 28 lortu zituen Tzipi Livniren alderdiak -29 zeuzkan- eta Likud eskubikoak 27 -12 zituen-. Yisrael Beiteinuk lau irabazi zituen, Shasek bat galdu.

Ehud Barak Alderdi Laboristako (13 legebiltzarkide; sei galdu zituen) agintariak Likudekin akordioa lortzeko baimena eskatuko die alderdikideei bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.