SINN FEIN-FIANNA FAIL

2016ko irailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1905. Sinn Fein alderdia sortu zuten, erakunde nazionalista irlandarren batasunerako plataforma bat izateko helburuarekin.

1916. Hainbat erakunde nazionalista eta iraultzailek matxinada bat egin zuten Dublinen eta Irlandako Errepublika aldarrikatu zuten, baina Erresuma Batuak agudo zanpatu zuen errebolta. Sinn Feinek ez zuen parte hartu matxinadan.

1917. IRA Irlandako Armada Errepublikanoa sortu zen.

1918. Erresuma Batuko hauteskunde orokorretan, Sinn Feinek Irlandari zegozkion 105 diputatutatik 73 lortu zituen.

1919. Sinn Feineko parlamentariek Irlandako Parlamentua osatu zuten. IRAren eta Erresuma Batuaren arteko gerra hasi zen.

1921. IRAko buruek eta Erresuma Batuak bakea sinatu zuten. Irlanda bitan zatitu zen: Estatu Askea hegoaldean, eta Ipar Irlanda.

1922. Mugimendu errepublikanoa bitan zatitu, eta gerra zibila piztu zen Estatu Askean, bake hitzarmenaren aldekoen eta aurkakoen artean. Aldekoek irabazi zuten.

1923. Hitzarmenaren aldeko Sinn Feineko kideek, Cumann na nGaedheal alderdia sortu, eta bozak irabazi zituzten Estatu Askean. Ipar Irlandan Sinn Fein ez zen banatu.

1926. Eamon de Valeraren gidaritzapean, Fianna Fail alderdia banatu zen Sinn Feinetik, Estatu Askeko parlamentura aurkezteko. Sinn Fein hegoaldean bazterreko alderdi bihurtu zen.

1928. De Valerak Iparraldeko Liga Nazionala sortu zuen Ipar Irlandan, uhartearen batasuna defendatzen zuen alderdia. Hurrengo urteetan plataforma gehiagok hartu zuten haren lekukoa, baina bakar batek ere ez zuen arrakastarik izan.

1933. De Valera Fianna Failekin aurkeztuta diputatu aukeratu zuten Ipar Irlandan.

1948. Irlandako Estatu Askea errepublika bihurtu zen.

1997. Sinn Feinek Irlandako Errepublikan diputatu bat lortu zuen, 1957tik lehen aldiz.

1998. Bake akordioa sinatu zuten Ipar Irlandan.

2007. Ipar Irlandako Gobernuan Sinn Feinek lehen ministrordetza lortu zuen. Fianna Failek izena eman zuen Ipar Irlandako alderdien erregistroan.

2011. Fianna Fail hegoaldean ez zen izan boz gehien bilduriko alderdia 1932tik lehen aldiz.

2016. Sinn Fein Irlandako Errepublikako hirugarren alderdia bihurtu zen. Fianna Failek erabaki zuen 2019ko Ipar Irlandako udal hauteskundeetan parte hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.