Siriak Arabiar Ligaren lana trabatzea egotzi die AEBei

2012ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DAMASKO. Arabiar Ligaren misioan esku hartzea egotzi die Siriak AEBei. Washingtonek Arabiar Ligaren plana ez betetzea egotzi diolako erran du hori Damaskok. «Siriak ez die AEBei horri buruzko azalpenik eman behar», erran du Atzerri Ministerioaren bozeramaileak. Hain zuzen, Arabiar Ligak egun bat gibelatu du behatzaileen txostenaren azterketa —igandean eginen du—. Oposizioaren arabera, berriz, estatuko indarrek hamabi lagun hil zituzten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.