Siria

Siriak NBEko behatzaileen esku hartzea onartu du

Su-etena bermatzeko helburua dute. Esku hartzea bi fasetan egingo dute. Hama hiriko manifestazio batean armadak lagun bat hil duela salatu du oposizioak.  Atzo sartu zen indarrean Liga Arabiarrak eta NBEak bultzatutako su-etena Sirian, eta hau da hautsi izanaren lehen salaketa. Oposizioak dio Turkiatik gertu dagoen hiri batean istiluak izan direla gobernuko indarren eta oposizioko kideen artean.

2012ko apirilaren 13a
13:35
Entzun

Siriako Gobernuak Nazio Batuen Erakundeko behatzaileen esku hartzea onartu du, bakea mantendu ahal izateko. Ahmad Fawzi Kofi Annanen bozeramaileak adierazi du gobernuak Annanen plana onartu zuela, eta plan horrek onartzen zuela behatzaileen esku hartzea.

Esku hartzea bi fasetan egingo dute. Lehen taldea "dozena bat" lagunek osatuko dute, eta istiluek jarraitzen badute, 250 kidek osatutako bigarren talde bat bidaliko dute. Espero dute NBEko Segurtasun Kontseiluak gaur onartzea lehenengo talde horren esku hartzea.

SANA albiste agentziak jakinarazi duenez, Siriako Gobernuak segurtasun indarretako hamalau kideren hilketa salatu du, eta talde terroristei leporatu dizkie. Atzo sartu zen indarrean Liga Arabiarrak eta NBEak bultzatutako su-etena Sirian, eta hau da hautsi izanaren lehen salaketa.

Al Assaden Gobernua tropak erretiratzeko konpromisoa hartu du, eta atzo bertsio kontrajarriak iritsi ziren Gobernuaren eta Siriako Kontseilu Nazionalaren aldetik. SNCk salatu zuen armada "partzialki" erretiratu dutela. Siriako Gobernuak "edozein eraso terroristaren aurrean modu proportzionalean erantzuteko" eskubidea gorde du.

Malek Kurdi Siriako Armada Askeko kideak esan du Turkiatik gertu dagoen hiri batean istiluak izan direla gobernuko indarren eta oposizioko kideen artean, baina ez dela biktimarik izan. Gainera, Haman armadak manifestari bat hil duela salatu du oposizioak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.