Siriako armadak erasoak egin ditu Turkiako mugako hainbat herritan

Erredakzioa
2011ko ekainaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Siriako armadak erasoak egin ditu Turkiako mugako hainbat herritan, herenegun hemeretzi hildako eragin zituen liskarren ondoren. Saria Hammuda abokatuak —Bdama herrian bizi da— jakinarazi du gutxienez bederatzi tanke, hamar autobus, hogei jeep eta hamar ibilgailu armatuk herria inguratu dutela. «Goizeko zazpietan iritsi dira», adierazi du, «eta segurtasun indarretako kideak bi eraikuntza erretzen ikusi ditut».

Bdama Turkiako mugatik bi kilometrora dago, eta herritarrek errefuxiatuei elikagaiak eta medikamentuak ematen dizkiete. Orain ez direla errefuxiatuengana hurbiltzera ausartzen salatu du Siriako Giza Eskubideen Behatokiko kide Rami Abdulramanek. Turkiako Gobernuaren arabera, dagoeneko 10.000 lagunek baino gehiagok egin dute ihes Siriatik, eta beste hainbeste mugan jarri duten kanpaleku batean daude zeharkatzeko zain.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.