Siriako Gobernuak herrialdearen zati gehiena kontrolpean du, NBEren arabera
NBE Nazio Batuen Erakundeak Sirian gertatutako giza eskubideen urratzeak ikertzeko sortutako batzordeak zazpigarren txostena argitaratu du. Horren arabera, Siriako Gobernuak herrialdearen zati gehiena kontrolpean hartu du, Homs eta Damaskoren inguruko landa gunea barne. Oposizioari dagokionez, muturreko islamistek gero eta eragin handiagoa dutela ohartarazi du batzorde horrek, eta horien artean gero eta gehiago direla atzerritik borrokara joandako militanteak. Bi aldeei gerra krimenak egitea leporatu diete. Batzorde horren ikertzaileek ez dute Sirian sartzeko baimenik, eta kanpotik egindako 258 elkarrizketetan oinarritu dituzte ondorioak. Eraso kimikoen inguruan, erran dute «testigantza gehienek» gobernuari egotzi dizkiotela, baina orain dauzkaten frogekin ezin dela «ondoriorik atera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu