Siriako bi GKE gobernuz kanpoko erakundek salatu dute protesten errepresioan gutxienez 109 lagun hil dituela gobernuak. Giza Eskubideetarako Erakunde Nazionalak eta Teoria eta Giza Eskubideen Ikerketarako Damasko Zentroak jakinarazi dute hildakoen eta atxilotuen zerrenda bat argitaratuko dutela; heriotzak non eta nola gertatu diren ere azalduko dutela erran dute. Manifestazioetan parte hartu duen talde batek, 2011ko Siriako Iraultza izenekoak, salatu du herenegungo protestetan lagun bat hil zutela estatuko indarrek Latakian, eta gaur eguerdiko errezoen ondotik Siria osoan mobilizazioak egiteko deia egin du.
Bashar al Assad presidenteak, berriz, Dera eta Latakia hirietako hilketak ikertzeko batzorde bat sortzeko agindua eman du. Larrialdi legea kentzea aztertuko duen bertze batzorde bat ere sortuko du Al Assadek.
Protestak herrialde arabiarretan
Siriako protestetan 109 lagun hil dituztela diote bi GKEek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu