NCSROF Siriako Iraultzaileen eta Oposizioko Indarren Koalizio Nazionaleko buru Moaz al-Khatibek «elkarrizketarako jarrera garbia» har dezala eskatu dio Baxar al-Assad presidenteari. Bere helburua «eskua zabaltzea» dela esan du «modu baketsuan erregimenari ateratzen laguntzeko». Joan den asteanAl-Khatibek iragarri zuen prest zegoela Al-Assaden ordezkariekin hitz egiteko gobernuak 160.000 atxilotu askatzen bazituen. Mugimendu horrek, ordea, bere koaliziotik bertatik kritika egin zion.
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroarekin egin berri du bilera Al-Khatibek, eta Al-Assad botererik kentzeko harremanen gerturatzea egon dela interpretatu dute analistek. Frantziako Atzerri ministro Laurent Fabiusek —Al-Assadekin negoziatzearen kontrakoa— ez du gaizki ikusten oposizioak gobernuaren ordezkaritzarekin hitz egin nahi izatea, baina Al-Assadek «joan egin behar du».
Siriako Atzerri ministrorde Faisal al-Miqdad, berriz,Txinara joan da egoeraz hitz egitera, Errusiarekin batera NBEn duen aliatuarekin.
Siriaren eta Israelen arteko azken gorabeherek kezka sortu dute, bi herrien arteko giroa gaiztotu daitekeela eta. Joan den astean ustez Israelek Sirian segurtasun militarreko gune bat airez bonbardatu zuen, eta herenegun, Ehud Barak Defentsa ministroak inplizituki baieztatu zuen erasoa: «Komunikabideetan Sirian gertatu denaz idatzitakoari ezin zaio ezer erantsi. Israelek zerbait agintzen duenean bete egiten du». Israelek ez du inoiz bere ekintzarik onartzen. Said Khalili Irango segurtasunaren arduradunak, berriz, «erregimen sionistari damutuko» zaiola mehatxu egin du.
Siriatik irteten «lagundu» nahi dio oposizioak Al-Assadi
Al-Khatib oposizioko buruzagiak elkarrizketarako «jarrera garbia» eskatu dio presidenteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu