Siriako Kontseilu Nazionalean banaketa hotsak azaleratu dira, islamismoa dela eta. Ammar Qurabi SNCren sortzaileetako batek kontseilua utzi eta Siriako oposizioko «lehen alderdi ez-islamista» sortzea erabaki du. Zatiketak izan arren, Sirian esku hartze militarra iradoki du kontseiluak, gobernuaren erasoei aurre egiteko konponbide bakarra dela argudiatuz.
Bestalde, Sirian erasoak ez dira gelditu, eta, atzo bertan, 30 lagun hil zituzten Homsen, bonbardaketa batean, tartean AEBetako kazetari eta Sunday Times-eko langile Marie Colvain eta Frantziako Paris Match-eko argazkilari Remi Ochlik. EBk zigorrak iragarri ditu erasoak ez gelditzeagatik.
SNC Siriako oposizio taldean zatiketa iragarri dute islamismoa dela eta
AEBetako kazetari bat eta Frantziako argazkilari bat hil dituzte Homsen, beste 30 lagunekin batera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu