"Bagenekien Hezbolaren aurkako gerra justu hau hasi besete biderik ez genuela, egin ez bagenu etorkizunean arrisku handiak izango bailituzke Israelek", esan du Olmertek. Ildo horretatik, Libanoren aurkako erasoaldia erabat bidezkoa izan dela nabarmendu du. Izan ere, Israelgo lehen ministroaren iduriko "estatu baten barruko estatu terrorista" zen Hezbolak Libanon zuena, "Teheranek eta Damaskok bultzatua", eta suntsitzea lortu dute. "Su-etena bera Israelen garaipen diplomatikoa da. NBEren 1701 ebazpena garrantzitsua da Israelentzat ez ezik, baita terrorismoa borrokatzen duen nazioarteko komunitate guztiarentzat ere".
Goizeko zazpietan (zortziak Euskal Herrian) jarri dute indarrean Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluan hitzartutako su-etena. Abiatu eta lau ordu igaro baino lehen egin du lehendabiziko erasoa Libanon Israelek. Hain zuzen ere, Israelgo Armadako iturrien arabera, "mehatxu eginez" hurbildu zaien Hezbolako gerrillari talde bat tirokatu dute. Eraso hori "beren burua babestearren" egin dutelaazpimarratu dute. Horrelako beste bi eraso ere egin ditu Israelek, eta guztira Hezbolako sei gerrillari hil dituela agertu du.
Uztailaren 12an Israelek Libanoren aurkako erasoaldia hasi zuenetik, 1.200 lagun inguru hil dira: milatik gora Israelgo Armadak hil dituen libanoarrak dira, gehienak zibilak. Ehundik gora, berriz, Hezbola gerrillak hil dituen israeldarrak, asko eta asko soldaduak.
Nolanahi ere, Hezbolaren kontrako hiru erasoak alde batera utzita, Nazio Batuen arabera su-etena betetzen ari dira bi aldeak, eta Libanoko giroa lasaitzen ari da.. Israelek zenbait soldaduerretiratu ditu , baina gehienak mugako posizioak zaintzen edukiko dituela iragarri du. 30.000 soldadu sarrrarazi ditu Israelek Libanon.
Era berean, Libano hegoaldetik iparralderantz aldegindako zenbait lagun hasi dira beren bizilekuetara itzultzen. Hezbola gerrillak herritarrei egunotan izandako "pazientzia" eskertzen diren paskinak zabaldu ditu Libanoko hainbat lekutan.
Ekialde Hurbila
Su-etena Israelen "garaipen diplomatikoa" dela aldarrikatu Olmertek
Su-etena indarrean jarri ondoren egin duen lehendabiziko agerraldian Libanoko gatazkan Israelek izan duen jokabidea goraipatu du Ehud Olmert lehen ministroak. Uztailaren 12an abiatutako erasoaldiaren bidez, "Hezbolak Libanoko estatuaren barruan zuen estatuta" desegitea lortu dutela adierazi du. Menia indarrean denetik nabarmen lasaiatu da giroa, baina Israelek presioari eusten dio: su-etena hasi denetik Hezbolako sei gerrillari hil ditu, eta, gainera, Libano blokatuta dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu