Mundua

Talibanek eraso egin diote Afganistango presidentearen egoitzari

Erasotzaile guztiak hil dira, Kabulgo poliziaburuak jakinarazi duenez.

2013ko ekainaren 25a
11:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Afganistango presidentearen egoitzari, Defentsa Ministerioarenari eta Ariana hotelari —CIAren egoitza Afganistanen— eraso die gaur goizaldean taliban talde batek, Kabulen. Euskal Herrian 03:00 zirela egin dute erasoa.

Jaama berri agentziak jakinarazi duenez, hamar bat leherketa eta tiro ugari izan dira presidentearen egoitzaren inguruetan. Hamid Karzai hedabideen aurrean agertzekoa zen unean egin dute erasoa.

Erasotzaile guztiak hil dira, Kabulgo poliziaburu Ayoub Salangik jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.