Talibanen atzamarrak biltzen zituen soldadu bat ikertzen ari dira

2011ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hildako talibanen atzamarrak trofeo gisa biltzen zituen soldadu baten kontrako ikerketa abiatu du Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak.

Ikerketaren arabera, Argyll eta Sutherlandeko Higlanderren bosgarren batailoiko soldadu bat Afganistanen egon zen, eta han, hildako milizianoen hatzak moztu eta gorde zituen. Afganistan hegoaldeko Helmand probintzian egon zen soldadua 2010eko irailetik 2011ko apirilera bitartean, eta Afganistango Polizia trebatzea izan zen haren egitekoa. Oraindik ez dute argitu lanik eta soldatarik gabe utzi duten ala ez. «Oso akusazio larria da, eta akatsa litzateke horri buruz hitz egitea. Zabalik dago ikerketa», adierazi du Defentsa Ministerioko bozeramaile batek BBC telebista katean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.