Tamara Carrasco CDRetako kidea absolbitu dute

2020ko urriaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Fiskaltzak «terrorismoa» eta matxinada egotzi zizkion lehenik Tamara Carrasco CDR Errepublikaren defentsarako batzordeetako kideari, 2018ko apirilean, polizia operazio batean atxilotu ostean. Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuten, baina, delitu horiengatik akusatzeko oinarri nahikorik ez zegoenez, Bartzelonako epaitegi batera bideratu zuten, desordena publikoak egotzita. Azkenean, akusazio hori ere baztertu egin du epaileak, eta Carrasco kargurik gabe utzi du aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.