Naomi Campbell modelo ezaguna lekuko izan da gaur Hagako auzitegian, Charles Taylor Liberiako presidente ohiaren aurka egiten ari diren epaiketan. Campbellek azaldu du 1997an ezagutu zuela Taylor, Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiaren etxean egindako afari batean, eta horren ostean, oparituk zizkiola diamanteak. Zehazki, afariaren osteko gau horretan bertan, lo zegoela, bi gizonezkok logelako atea jo zutela, eta irekitzean, ehunezko zakutxo bat eman ziotela "bizpahiru harri zikinekin". Biharamonean gertatutakoa beste lagun batzuei aipatzean -tartean Mia Farrow aktore ezagunari- agertu zioten zakutxokoa diamanteak izango zirela eta Taylorek bidaliko zizkiola. Hori jakinda, harriak Nelson Mandela Fundazioari eman zizkiola erantsi du Campbellek.
Hagako auzitegian Sierra Leonarako Tribunal Berezian ari dira epaitzen Taylor, 1991tik 2002ra bitartean luzatu eta 50.000 heriotz eragin zituen Sierra Leonako gerrako krimenengatik.
Mundua
Tayloren aurkako epaiketan lekuo izan da Naomi Cambpell modeloa
Beste zenbait akusazioren artean Sierra Leonako gerra diamanteen bidez finantzatzea leporatzen diote Liberiako presidente ohiari, eta hark oparitutako harribitxi batzuen harira deklaratu du Campbellek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu