Thailandian 100 lagunetik gora hil dira uholdeetan
BANGKOK. Azken bi hilabeteetan Thailandian 100 lagunetik gora hil dira euriteen ondorioz. Horrez gain, 25 probintziatan ibaiek gainezka egin dute, eta milaka lagunek etxea utzi behar izan dute. Adituek ohartarazi dute Chao Phraya ibaiak astelehenetik aurrera ur emari handia eramango duela Bangkokera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu