mundua

Timoxenkok jasandako ustezko torturak ikertzeko eskatu dio Europako Batasunak Ukrainari

Ukrainako lehen ministro ohia espetxetik erietxera eraman zutenean izan ziren ustezko erasoak, haren arabera. Atzo Ukrainako Fiskaltzak ikerketa abiatzeko eskatu zuen.

2012ko apirilaren 26a
17:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Europako Batasuna gaur kezkatuta agertu da Julia Timoxenko Ukrainako lehen ministro ohiaren egoerarekin, eta Ukrainako Gobernuari eskatu dio Timoxenkok jasan dituen ustezko torturak berehala ikertzeko.

Catherine Ashton Europako Batasuneko kanpo harremanetarako ordezkariak gobernuari ohar baten bidez gogorarazi dio bere erantzukina "atzerapenik eta alderdikeriarik gabe edozein tortura salaketa" ikertzea dela.

Atzo Ukrainako Fiskaltzak agindu zuen ustezko tratu txarren gaineko ikerketa abiatzea. Timoxenko espetxean dago, eta ustez handik erietxera eraman zutenean izan ziren torturak, osasun laguntza jasotzera zihoanean.

Horrekin batera Ashton "serioski arduratuta" azaldu da Timoxenkok gose greba hasi duela eta, eta ohartarazi du abokatuen aholkularitza "murrizketarik gabe" jasotzeko eskubidea duela.

Botere gehiegikeria delitua egotzita espetxeratu zuten Timoxenko iazko abenduan. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.