Togok desagertutzat jo du 'loaren gaitza', hamar urte kasurik gabe egin ostean
SOKODE.Loaren gaitza izenez ezagutzen den gaixotasuna amaitutzat ematen duen Afrikako lehen herrialdea izan da Togo. Herrialdeak hamar urte daramatza kasu berririk gabe. Gaixotasuna tse-tse euliek kutsatzen dute, eta hilgarria izan daiteke, tratamendu egokirik jaso ezean. 60 milioi kasu daude egun Afrika osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu