Katalunia

Toni Comin: «Konbentzitu behar ditugu Espainian oinarrizko eskubideak urratzen ari direla»

Toni Comin eurodiputatu eta Kataluniako kontseilari ohiak Espainiaren jokabidea agerian uztea du helburu Europako Legebiltzarrean.

Toni Comin, Europako Legebiltzarrean. GORKA BERASATEGI
2020ko urtarrilaren 16a
08:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Eurodiputatu kargua hartu berri du Toni Comin Kataluniako Osasun kontseilari kargugabetuak (Bartzelona, 1971), Generalitateko presidente kargugabetu Carles Puigdemontekin batera. Astelehenean hartu zuten parte Europako Parlamentuko euren lehen biltzarrean, bi urte eta bi hilabete Kataluniatik urrun daramatzatela. Gorka Berasategi kazetariak elkarrizketatu du han, Estrasburgon; BERRIAk bihar emango du argitara. Hona aurrerapena:

-«Zorionez, Europa eskubide eta askatasunen eremu bat da, eta Europako epaileak, Espainiako agintaritza judizialetako epaileak ez bezala, epaile demokratak dira».

-«Suplikatorioak bide eman diezaguke jende berria konbentzitzeko eta aliantzak indartzeko».

-«Espainiako Gobernuaren elkarrizketarako borondate falta guztiek balio dute nazioarteko komunitateari dei egiteko».

-«Agerikoa izango da beharrezkoa dela autodeterminazio eskubidea berrasmatzea EBren barruan. Europak ez lioke beldurrik izan behar autodeterminazioari».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.