«Trantsizio nazionala» aldarrikatu du Kataluniako Gobernuak

Urtebete igaro da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Estatutuaren inguruko epaia eman zuenetik

Erredakzioa
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren inguruan emandako epaiak atzo urtea bete zuen. Espainiako Auzitegi Nagusiak ezarritako murrizketen ondotik, urtebetean Estatutua ez da garatu, eta geldirik segitzen du. Horren harira, Kataluniako Gobernuak aldarrikatu du «erabakitzeko eskubiderako trantsizio nazionala»egiteko ordua dela. Hartutako konpromisoak ez betetzea egotzidio Francesc Homsbozeramaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari. Espainiarekin berriz ere Estatutuaren gisako akordio bat egitea errefusatu du Homsek. Horren ordez, Generalitatearen eta CiUren xede nagusia Espainiako hurrengo legegintzaldian Kataluniarentzat beste zerga sistema bat negoziatzea izanen dela azaldu du bozeramaileak.

Kataluniako Parlamentuak 2006an onartu zuen Estatutua, baina PPk jarritako helegiteak behin-behinean bertan behera utzi zuen. Testuaren zenbait puntu Espainiako Konstituzioaren aurkakoak zirela argudiatu zuen PPk. Lau urteren ondoren, iaz eman zuen Auzitegi Konstituzionalak epaia. Hamalau artikulu Konstituzioaren aurkakotzat jo zituen. Bertzeak bertze, auzitegiak ez zuen onartu Katalunia nazio gisa definitzea, eta hizkuntza politikan ere eragin zuzena izan du; izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak epai hori oinarritzat hartu du ebazteko Kataluniako hezkuntza sisteman gaztelaniak ere irakats hizkuntza izan behar duela. Uztailaren 10ean, milioi bat lagunetik goiti elkartu ziren Bartzelonan epaiaren aurkako manifestazioan.

Guardia Zibilaren ekitaldia

Felip Puig Kataluniako Barne sailburua, berriz, Espainiako Guardia Zibilaren ekitaldi batean izan zen atzo Sant Andreu de la Barca hirian, Bartzelona ondoan. Luis Iglesias jeneralak Katalunian Guardia Zibilaren buruzagitza hartzeko zeremonia izan zen. Joan Saura aitzineko Barne sailburua (2006-2010) ez zen inoiz joan Guardia Zibilaren ekitaldi ofizialetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.