Hainbat aste ez atzera ez aurrera egon ostean gerra frontea zeharo aldatu azken orduetan. Libiako errebeldeek kostaldeko hainbat hiri estrategiko bereganatu dituzte, eta gero eta gertuago dira Tripolitik. Az Zauija hiriaren kontrola eskuratu ostean, hiriburutik 50 kilometro mendebaldera, ekialdetik ere aurrera egin dute; Bregako petrolio gunea bereganatu arte. Al Jazzera telebistak bertan diren matxinoen irudiak erakutsi ditu. Mohamed Al Rojeli koronelak eman ditu azalpenak: «Hiriaren zatirik handiena mendean hartu dugu, eta batez ere petrolio gunea. Borroka latzak izan ditugu honaino iristeko, baina gaur esan dezakegu gaddafisten erresistentzia indarrak garaitu ditugula hemen».
Bregakoa hiriburuko erregai hornitzaile nagusia dela aintzat hartuta lorpena handia da errebeldeentzat. Eta Abdessalam Jaluden desertzioak ere mesede egingo die. Jalud Muammar Gaddafiren bigarrena izandako da eta matxinoekin bat egin du. Italian da orain ostiralean hiriburutik alde egin ostean —Zintanenbabestu zen aurreneko orduetan—.
Errebeldeak hiriburura gerturatu ahala, berriz, gero eta gehiago dira ihes egiten ari diren herritarrak. Tunisiara 2.000 errefuxiatu iritsi dira azken orduetan.
Tripolitik gertu dira errebeldeak, kostaldeko hiri estrategikoak bereganatuta
Abdessalam Jaludek matxinadarekin bat egin du; Muammar Gaddafiren bigarrena izan zen hainbat urtez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu