Tunisiako Elkarrizketa Nazionalerako Laukoteari eman diote Bakearen Nobel saria, trantsizioan alderdien arteko negoziazioak sustatzeagatik. Laukote horren parte da UGTT Tunisiako Langileen Batasun Orokorra. Segidakoak dira, aurrerapen gisa, elkarrizketan Xaafik esandakoetako batzuk:
- "Hil edo bizikoa da alderdi politikoetatik independenteak diren erakunde zibilak izatea, indartsuak gainera".
- "Trantsizioaren alderdi batean, politikoan, arrakasta izan dugu; baina beste bietan, gizarte eta ekonomia alorretan, lan handia dago egiteko".