Turkia prest da hurrengo flotilla itsas armadarekin babesteko

Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak Gazarako bidaia bat prestatzeko agindu dio Atzerri Ministerioari

Erredakzioa
2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Soka luzea ekarri du iaz Askatasunaren Flotillari egindako erasoagatik Israelek Turkiari barkamena ez eskatzeko erabaki izanak. Hurriyet egunkariaren arabera, Gazara ailegatzeko asmoz bertze flotilla bat sortuz gero, Turkia prest dago hori itsas armadaren bidez babesteko. Israel itsasontzi zibilen aurka «nahieran» ezinen dela ibili dio Hurriyet-ek aipatutako iturri ofizialak.

Gainera, Recep Tayyip Erdoganek Gazarako bidaia bat prestatzeko agindu dio Atzerri Ministerioari, nazioartea estutzeko blokeoaren aurka egin dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.