Turkiako armadak PKK-ko ustezko hemezortzi kide hil ditu

Sirnak probintziako postu militarren aurka egindako erasoengatik, Ankarak operazio bat abiarazi du han

Erredakzioa
2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
PKK Kurdistango Langileen Alderdiko ustezko hemezortzi kide hil ditu Turkiako armadak Sirnak probintzian, Beytussebap hirian, Siriako eta Irakeko mugatik gertu. Turkiako armada PKKren aurkako operazio bat egiten ari da eremu horretan, eta erasoan Turkiako soldadu bat ere hil da.

Joan den astelehenean sortutako istiluengatik abiarazi du Turkiako armadak Kato, Lale eta Merinos mendietako operazioa. Egun horretan, hiru postu militarri erasota, PKK-k Turkiako hamar soldadu hil eta beste zazpi zauritu zituen, baina haiek ere tiroz erantzun zuten, eta hogei gerrillari hil zituzten. Ondoren, hildako gerrillarien gorpuak jaso eta martxa bati ekin zion lagun talde batek, baina soldaduek gelditzera behartu zituzten eta horren ondorioz hasitako liskarrak Sirnak osora hedatu dira dagoeneko. Postu militarren aurkako erasoa Beytussebapeko gobernadorea bahitzeko egin izana leporatu diote PKKri.

Armadakoak ere hil dituzte

PKKren asteleheneko erasoaren ondorioz abiarazitako operazioaren barruan, armadako sarjentu bat hil zen herenegun gerrillariekin izandako tiroketan. Hego-ekialdeko Hakkari probintzian, berriz, eraikitze lanetan zegoen postu militar bati eraso zion PKK-k, eta Turkiako armadako beste kide bat hil zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.