Turkiarekin duen harremana EBren agendara itzuli da

2023ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
BRUSELA. Turkia EB Europako Batasuneko kide bihurtzeko prozesua «guztiz etenda» egon da azken urteotan, Annalena Baerbock Alemaniako Atzerri ministroaren arabera. Baina prozesu hori martxan da berriro. Izan ere, horri buruz hitz egiteko bildu ziren atzo talde komunitarioko estatuetako Atzerri ministroak, Turkiak hala eskatuta. Bruselak giza eskubideen eskakizunei eta zuzenbide estatuaren eskakizunei dagokienez aurrerapausorik ez ematea egozten dio Ankarari.

Dena den, orain Turkia EBren agendan dago berriro. Izan ere, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen azken goi bileran, Suediari aliantza militarrean sartzeko ezarri zion betoa kentzearen truke, zera eskatu zuen Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak: Turkia EBko kide bihurtzeko negoziazioak berriro martxan jartzea. Hari erantzun, eta Erdogani eskua luzatu zion Suediako Gobernuak, esan baitzuen babestu egingo dituela Turkia EBko kide bihurtzeko prozesua «suspertzeko» ahaleginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.