Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak esan duenez, Iranek baieztatu dio programa nuklearra ez duela armak sortzeko erabiliko. Teherandik Ankarara iritsi berritan egin ditu adierazpenok Erdoganek. Gainera, herrialde guztiak berdin neurtzeko eskatu dio munduari Erdoganek, eta Israelen programa nuklearra ere zalantzan jartzeko.
Seulgo goi bileran ere egon da asteon Erdogan, eta zera azaldu dio Obamari: «Khameneik dio xariak ez duela onartzen suntsipen handiko armen erabilera, erlijioak ez diela horretarako tarterik uzten». Obamak, bestalde, onespena eman die Irango petrolioaren kontrako zigorrei.
Turkiaren arabera, Iranek ez du arma atomikorik sortuko
Xariak ez duela suntsipen handiko armen erabilera onartzen esan dio Khameneik Erdogani
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu