Turull, Forn eta Rull Kataluniako espetxeetan dira

Urriaren 1eko erreferendumagatik preso dauden politikari guztiak Kataluniako espetxeetan daude jada. Bestetik, Torrak ziurtatu du ez duela onartuko diputatuen karguak eteteko Lleranak atzo kaleratutako ebazpena.

Presoak espetxera iritsi diren unea. SUSANNA SAEZ, EFE
2018ko uztailaren 11
17:06
Entzun

Lledoners espetxera eraman dituzte Jordi Turull, Joaquim Forn eta Josep Rull. Sant Joan de Vilatorrada herrian dagoen espetxeko atarian ehunen bat lagun zituzten zain, eta ongi etorri egin diete, lazo hori, pankarta, oihu eta txalo artean.

Bi furgonetetan eraman dituzte, aurretik eta atzetik mossoen auto bana zutela. 13:00ak aldera iritsi dira. Kartzelan mediku azterketa egingo diete aurrena, eta gero bigarren modulora eramango dituztela aurreikusten da.

Gainerako sei presoak joan den astean lekualdatu zituzten. Eta horrenbestez, Kataluniako preso politiko denak hango espetxeen daude.

Torrak ziurtatu du ez duela onartuko diputatuen karguak eteteko ebazpena

Bestalde, soilik Kataluniako Parlamentuaren subiranotasuna aitortuko duela adierazi du Quim Torra Kataluniako presidenteak, eta defendatu du hark erantzun behar diola Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiari, "era kolektiboan". Clara Ponsati Generalitateko kontseilari ohiarekin bildu da, goizean, Edinburgon. Arratsaldean, Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonekin elkartuko da.

Ebazpena "lotsagarria" dela salatu du "eskubide eta askatasun politikoak urratzen dituelako". Diputatu horiek herritarrek aukeratu zituztela ekarri du gogora. Ebazpenari eman beharreko "erantzun kolektiboa" legebiltzarrak erabaki beharko duela uste du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.