MUNDUA

'Txano gorrien' iraultza Bretainian

Bi protesta jendetsu egin dituzte azaroan, lanpostuak defendatu eta autonomia zabalagoa eskatzeko. "Erabakiak Bretainian hartzea nahi dugu", dio Bretainiako hiri horretako alkateak.

jon olano
2013ko abenduaren 10a
17:30
Entzun

Bretainiarrek estatu zentralaren kontra 1675ean eginiko matxinadaren ikurra da txano gorria, eta horiek buruan jantzita atera dira kalera miliaka bretainiar azken egunetan. Azaroaren 30ean, 40.000 lagun elkartu ziren Karaezen, antolatzaileen arabera, eta protestekin jarraitzeko prest agertu dira.

Bretainian Bizi, Erabaki eta Lan Egin elkarteak antolatu ditu manifestazioak. Txano gorridunak antolatzen hasi dira, eta Karaezko alkate Christian Troadecek eman du plataformaren asmoen berri: "Erabakiak Bretainian hartzea nahi dugu. Beharrezkoa da jendea bere kabuz antolatzea. Dena Paristik etortzen zaigu, eta nahikoa da".

Bestelako eredu instituzional bat ezarri nahi du elkarteak Bretainian, lanpostuei bertan eusteko eta zerga gehiago ez ordaintzeko. Salatu dute orain erabakiak "ministerioetatik" hartzen dituztela, "hitzartuak izatearen itxurak" egin ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.