Erabaki historikoa hartu du Txinak, lege baten bidez jabetza pribatua aintzat hartu duelako aurreneko aldiz. Luze aritu dira gaiaz eztabaidan, azkeneko hamahiru urteetan atzera eta aurrera ibili direlako. Txinako Herri Asanblada Nazionalak ia aho batez onartu du legea (2.799 lagunek alde bozkatu dute, 52k kontra eta 37 abstentzio izan dira).
Legearen arabera, Estatuaren, pribatuen edo kolektiboen "ondasun guztiak berdinak dira" eta babes bera izango dute. "Jabetza mota oro legez babestuta dago eta ezin dio inork egin eraso".
Azkenaldian Txinan hainbat protesta izan dira lurrak kentzeagatik, ustelkeriagatik edota aberatsen eta txiroen arteko gero eta alde handiagoagatik, eta Estatuak erabaki honekin "egonkortasuna" bermatu nahi izan duela diote iturri ofizialek.
Horrekin batera, Txinak hezkuntzan "aukera berdintasuna sustatu" nahi du, gizartean "diru sarreretan dauden aldeak murriztu" gura ditu eta "hiriak eta nekazarien lurrak zainduko dituen segurtasun sozial sareak eraiki".
Mundua
Txinak jabetza pribatua aintzat hartu du aurreneko aldiz
Legearen arabera, Estatuaren, pribatuen edo kolektiboen "ondasun guztiak berdinak dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu