Pasa den igandean Urumqin (Txina) gatazkak hasi zirenetik dagoeneko 184 pertsona hil direla adierazi du Txinako Gobernuak. Datu ofizialen arabera, gehienak (134) han etniakoak dira, eta gainontzekoak (46) uigurrak.
Txinako agintariek ez dute zehaztu horietatik zenbat lagun hil ziren igandean. Orduan hasi ziren istiluak Xinhiango hiriburuan. Poliziak indarrez erantzun zion 300 bat ikasle uigurren manifestazioari. Uigurren arabera, baina, hildakoak gehiago dira:600 edo 800 lagun inguru.
Turkiako Gobernuak ere gatazkaren inguruko adierazpenak egin ditu, loturak baititu uigurrekin bai hizkuntzan, erlijioan eta kulturan. Recep Tayyip lehen ministroak esan du uigurrek jasandako erasoei "genezidio" itxura hartzen diola.
Azken orduetan ez da istilurik egon ez den arren, tentsioak jarraitzen du hiriburuan.
MUNDUA
Txinako Gobernuaren arabera, 184 lagun hil dira Urumqin
Asteartetik ez dute hildakoen kopuruaren berri eman, baina gehiago ere izan daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu