Urriaren 1eko erreferendumari buruzko iragarki instituzionalak argitaratzeagatik, lekuko gisa deklaratu zuten atzo CCMA Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioko zuzendariorde Nuria Llorachek, Directe.cat-eko zuzendari Joan Puigek eta El Punt Avui-ko zuzendari Xavier Xirguk. Llorachek esan zuen TV3 eta Catalunya Radiok «aniztasuna eta zerbitzu publikoa bermatzen» jarraituko dutela.
Bestalde, Generalitateko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zentrora joan zen atzo Guardia Zibila, mossoen agintari baten posta elektronikoa miatzeko. Erreferenduma galarazteko agindua jaso eta mossoek geldotasunez jokatu ote zuten ikertzen ari da Lleidako 4. Instrukzio Epaitegia.
U-1aren iragarkiez galdekatu dituzte zenbait hedabide
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu