Uharte bakar batean bi herri

Sinhalarrak eta tamilak uharteko aspaldiko biztanleak dira, eta sarritan gatazkan ibili badira ere, kolonizatzaileek dute saltsa gehienik mindu a.s.

2006ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Uharte bakar bat, bi herri, eta kolonizatzaileen jokaera zitala. Sri Lankako gatazkak munduan zehar beste leku askotan gertatutako egoera baten osagai berberak ditu.

K.a.tik 500. urtean iritsi ziren uharteko herritarren %74 osatzen duten sinhalarren arbasoak Sri Lankara. Tamilak --jatorria Indiako hegoaldean dute-- ordurako uhartean ezarrita zeuden. Bi herrien artean, bizikidetza nahiko neketsua izan zen hasiera-hasieratik. Erlijioa izan da gatazkaren arrazoi bat. Sinhalar gehienak budistak dira, eta tamilak hinduistak eta, neurri txikiago batean, kristauak. Hala eta guztiz ere, herri bakoitzak bere egitura bereziak garatu zituen eta, bizitzakidetzak, nola edo hala, mendeetan iraun zuen, kolonizatzaileak iritsi arte.



BRITAINIARRAK UHARTEAN.Portugal (1505-1568), Herbehereak (1568-1796) eta Erresuma Batua (1796-1948) izan ziren, hurrenez hurren, uharteaz indarrez jabetu zirenak. Portugaldarrek administrazio bereiziak eratu zituzten sinhalar eta tamilentzat, eta haien ostean uharteaz jabetu ziren herbeheretarrek, gutxi asko, aintzat hartu eta errespetatu zuten eraketa hori.

Britainiarrek, alta, oreka hori hautsi egin zuten, eta etnia kopurutsuenaren -- sinhalarren-- burujabetza asmoak eragozteko xedez, tamilak nagusiarazi zituzten euren menpeko administrazioan. Kolonialismoak ereindako zatiketak mendekuari hasiera emango zion. Uharteak burujabetza lortu zuen 1948an. Sinhalarrak orduan administrazio bakarreko botere egitura guztien jaun eta jabe eginziren, eta tamilak 1972an oldar armatua piztera behartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.