Ukraina erreserbistak mobilizatzen hasi da

Krimeak desegin egingo ditu Ukrainako unitate militarrak. Vladimir Konstantinov Krimeako Parlamentuko presidenteak esan du penintsulan dagoen guztia nazionalizatuko dutela.

jon ordonez garmendia
2014ko martxoaren 17a
14:32
Entzun

Alexandr Turtxinov Ukrainako Parlamentuko jarduneko presidenteak erreserbistak mobilizatzen hasi da. Krimeak Errusiari batzeko eskatu izana erasotzat hartu dute Ukrainan, eta erreserbista kopuru bat mobilizatzera deitu ditu. Konstituzioaren arabera, eskaera orain Parlamentuak berretsi beharko du.

Atzoko bozketa "iruzur" bat da Turtxinoven ahotan, eta Errusiari leporatu "Krimeako errepublika autonomoko" erasoaren atzean egotea eta horretan jarraitzea. Presidentearen eskaeraren arabera, mobilizitatzear diren erreserbistak euren borondatez hori eskatu dutenak izango dira, 40.000 inguru.

Mobilizazioa 45 egunerako eskatu du Turtxinovek. Eskaeran jaso duenez, helburua "gerra garai baterako indar armatuak eta gizarte zibila antolatzeko baldintzak sortzea" da. Andri Parubi Ukrainako Segurtasun eta Defentsa Kontseiluko idazkariak zehaztu du 20.000 erreserbista armadan sartuko direla zuzenean, eta beste 20.000 Goardia Nazional sortu berrian.

Krimean, bitartean, Vladimir Konstantinov Parlamentuko presidenteak iragarri du Ukrainako armadak penintsulan dituen unitate militarrak desegin egingo dituztela. Krimean geratu nahi duten militarrek geratu ahal izango dutela argitu du, baina penintsulan dagoen guztia nazionalizatu egingo dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.