Errusiako presidente Vladimir Putin EB Europako Batasuneko ordezkariekin bildu da gaur. Ukrainako egoeraz mintzatu dira, eta Putinek argi jakinarazi die bere iritzia EBko agintariei: bere ustez, hauteskundeekin lotutako liskarrak herri horretako konstituzioaren barruan konpondu behar dira, eta erreklamazio guztiak auzitegietan egin behar dira. Izan ere, igandean presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin ziren Ukrainan, eta emaitza ofizialen arabera bozak Viktor Janukovitxek irabazi baditu ere, opozioak "iruzurra" salatu du. Oposizioko buru Viktor Jushtxenkok, bere aldetik, bitartekeritza eskatu du krisia gainditzeko.
EBko funtzionariek eta Errusiak jarrera desberdinak dituzte Ukrainan bizi den krisiaren inguruan. Errusiak emaitza ofizialen aldeko jarrera erakutsi du, eta EBk berriz, emaitza horienganako mesfidantza azaldu du. Gaur, desberdintasunak gutxitu eta egoerari konponbidea aurkitzen saiatu dira. Errusiako presidenteVladimir Putinek bileraren ondoren esan duenez, bere iritzian, Ukrainako hauteskundeekin zerikusia duten liskarrak auzitegietan konpondu behar dira.
Menentuz, Putinek proposatutako bidea abiatu da, Ukrainako Auzitegi Gorenak emaitzak baliogabetu egin ditu oposizioaren helegitea aztertu arte.
Protesta "baketsua"
Oposizoko buru Viktor Jushtxenkok protesta baketsurako deia egin du. Gatazkarekin modu baketsua amaitzeko bitartekaritza behar beharrezkoa dela uste du.
Atzo, greba politikora deitu zuen eta gaur, poliziari ere grebara batzeko eskatu dio. Oposizioko jarraitzaileek kalean jarraitzen dute, laugarren egunez jarraian. Kieveko Independentzia plazan daude, gau eta egun, eta "garaipena lortu arte" horrelaxe jarraitzeko eskartu die Jushtxenkok.
Ukraina
Ukrainako Auzitegi Gorenak hauteskunde emaitzak izoztu ditu
Oposizioak jarritako helegitea aztertu bitartean, igandean Ukrainako presidentea aukeratzeko egindako hauteskundeen emaitzak izoztu egin ditu herrialde horretako Auzitegi Gorenak. Auzitegi horretako bozeramaile Liana Shiaplikovak jakinarazi duenez, oposizioko buru Viktor Jushtxenkoren taldeko Nikolai Katerintxuk jarritako helegitea astelehenean aztertuko dute, eta bitartean, emaitzak baliogabetu egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu