Ukrainako ekialdean lau behatzaile gehiago bahitu dizkiotela esan du ESLAk
KIEV. ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeak adierazi du Ukraina ekialdera bidalitako beste lau behatzaile bahitu dizkiotela. Ohar batean azaldu duenez, behatzaileak eta haien gida ukrainarra Severodonetsketik gertu gelditu zituen talde armatu batek herenegun, Luhansk eskualdean. Ordutik, ESLAk ez du haien berririk. Itar-Tass agentziaren arabera, baina, matxinoen prentsa bulegoak esan du behatzaileak haien borondatez gelditu zirela Severodonetsken. ESLAk dio astelehenetik ez duela beste lau behatzaileren berririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu