Societat Civil Catalanaren hitzetan "orain arteko protesta jendetsuena" izango dena biharko deitua dagoen arren, unionismoaren aldeko plataforma eta alderdiak hasiak dira giroa berotzen. Madrilen, esaterako, jendetza bildu da Colon pasealekuan Espainiako banderak eskuetan "Kataluniako kolpea" salatzeko.
Protesta Denaes fundazioak deitu duen arren, harekin bat egin dute beste hainbat erakundek ere: Villacisneros fundazioak, Hazte Oirrek eta Guardia Zibilen Foroak, kasurako. Han egon da Pablo Casado PPko eleduna ere "gehiengo isilari" elkartasuna adierazteko.
Denaes fundazioako presidente Ivan Espinosak "legea betearazteko" eskatu dio gobernuari. Manifestazioan, Puigdemont atxilotzearen aldeko eta "kolpistekin" ez dela negoziatzen ohartarazten zuten oihuak entzun dira, gaurko elkarrizketaren alde antolatutako elkarretaratzeei erreferentzia eginez.
Madrilen ez ezik, Palman (Balearrak, Herrialde Katalanak) ere antolatu dute independentziaren aurkako protesta bat. Ordea, azken horretan liskarrak piztu dira manifestariek Mallorcako Batzar Subiranistaren karpa suntsitu dutenean, "Espainia batua inoiz ez da garaitua izango" oihukatzen zuten bitartean.
[youtube]https://youtu.be/PNlfTuelQMM[/youtube]
Batzarreko presidenteak Cristofol Solerrek salatu duenez, duela urtebetetik hona larunbatero jartzen dute karpa, plataforma ezagutzera eman eta dirua biltzeko asmoz. "Baina manifestariak etorri eta gu iraintzen, elastikoak urratzen eta tu egiten hasi zaizkigu". Solerrek adierazi duenez, eraso egin diote senyera bat urratzeagatik kargu hartu dien emakume bat ere. Azkenean, Poliziak joan behar izan du batzarreko kideak babestera.
Horiekin batera sare sozialetan erreakzio andana eragin du hainbat polizia "a por ellos" (ekin gogor haiei) oihukatzen eta Espainiako ereserkia abesten agertzen diren bideoak.
Spanish military police sing "Go for them", going to Catalonia from Spain before to attach peaceful civilians pic.twitter.com/sOVOinaMyy
— Help Catalonia (@CataloniaHelp2) 2017(e)ko urriak 6
Irtenbide negoziatua nahiago
Espainiako, Euskal Herriko eta Kataluniako udaletxeen aurrean, 12:00etan, ehunka lagun bildu dira gaur bi gobernuen arteko elkarrizketa eskatzeko. Irailaren amaieran, Madrilgo publizitate agentzia bateko langileek euren enpresak egoitza duen Madrilgo eraikineko hormatik zintzilikatu zuten Parlem/Hablemos zioen maindire zuria, eta hortik jaio zen mugimendua. Eskaera sare sozialen bidez zabaldu zen. Hortik sortu zen elkarrizketaren aldeko herritarren plataforma bat, eta horiek bultzatutakoak dira gaurko elkarretaratzeak.
Espainia bere agintariak baino herri hobea da izenburupean zabaldutako oharrak pertsona ezagun askoren babesa jaso du: besteak beste, Juan Diego Botto, Carlos Bardem, Clara Lago, Dani Mateo aktoreena eta Fernando Colomo zinema zuzendariarena.
Paper edo maindire zuriak eskuetan eta banderarik gabe joateko eskaria egina zieten gaurko herritarrei, eta halaxe egin dute, nahiz eta Bartzelonan esaterako "bakea nahi dugu" oihuak ere entzun diren.
Bihar, lapiko jotzea balkoietan eta unionistak kalean
Bihar ere Espainiaren batasunaren aldeko manifestazioa egingo dute, baina Bartzelonan bertan, Societat Civil Catalanak deituta. Deialdiarekin bat egin du Espainiako Falangek ere.
El domingo nos desplazamos a Barcelona. Defendamos España en todo lugar y en cualquier circunstancia ¡ACUDE!#SomEspanyapic.twitter.com/ToAp4wBeuG
— La Falange Tarragona (@LaFalangeTGN) 2017(e)ko urriak 6
Horrekin batera, independentziaren aldeko mugimenduek lapiko jotzeak egiteko deia egin dute eguerdirako, betiere norberaren etxe edo balkoietatik edo tabernetako atarietatik, eta Espainiaren aldeko indarrek antolatutako autobusetan etorriko direnei keinua eginez: "Denak direlako ongi etorriak Errepublikara!".
Perquè totes som benvingudes a la #República! A les 12h #cassoladapic.twitter.com/aSv8de931M
— Garantim Referèndum (@garantimref) 2017(e)ko urriak 7