NATOk ukatu berri du UP uranio pobretua erabili zuela Libiako gerran, baina baliteke Irakekoaren antzeko «izurritea» errepikatzea Ipar Afrikako herrialdean ere.
Uranio zati goriek 5.000 graduko tenperatura sortzen dute,jaurtigaien suntsipen gaitasuna izugarri handituz horrela. Hainbat adituk uranio pobretuaren erabileraren frogak aurkitu dituzte NATOk txikitutako ibilgailu blindatuetan. Pentagonoko UPko programaren zuzendari ohi Doug Rokkek esan du gobernuak uranio pobretuaren efektuei buruz gezurra esateko agindu ziola. Rokkek ziurtatu du ez dagoela hark kutsatutako zonaldea garbitzeko modurik.
«Hiltzeari inoiz utziko ez dion hiltzaile isila» deitu ohi zaio.Uranio pobretuaren eraginak4,5 bilioi urtean irauten du: Irak, Afganistan eta, agian, Libiako hainbat eskualde ere kutsatuta egongo dira betiko.
Uranio pobretua, hiltzeari inoiz utziko ez dion arma isila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu