Mohammad Daud Miraki sendagileak salatu du AEBek Afganistanen arma erradioaktiboak erabiltzen dituela, eta horiek, herritarren osasunean arazoak sortzeaz gain, kalte genetikoak ere eragiten dituela.
AEBen armek uranio pobretua daukate, eta horrek haurrak malformazioekin jaiotzea eragiten du, Mirakiren aburuz. Minbizi, diabetes eta bestelako gaixotasunen erantzuletzat jo ditu arma horien substantzia erradioaktiboak. Washingtonek afganistandarren aurka «genozidioa» egin duela salatu du sendagileak liburu batean, eta oraindik arma horiek erabiltzen jarraitzen dutela.
Uranioaren erabilera salatu dute Afganistanen
Herrialdeko sendagile batek dio AEBen arma erradioaktiboek jendearen osasunari kalte egiten diotela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu