Hilberria

Uri Avnery hil da, Gush Shalom mugimenduaren sortzailea

Duela hamar egun izandako enbolia baten ondorioz hil da diputatu israeldarra. 94 urte zituen.

jarraia155767.jpg
2018ko abuztuaren 20a
14:45
Entzun

Alemanian jaio zen 1923an, baina hamar urte zituela Erresuma Batuaren menpeko Palestinara joan zen bizitzera. Oso gazte zela sartu zen Irgunen —1931n sortutako erakunde paramilitar sionista—. Ordea, 1948an Israelen sorrera ahalbidetu zuen gerrak zauri sakonak eragin zizkion, mugimendu sionista baztertzeraino.

Beste bide bat hartu zuen aurrerantzean Avneryk, bi estatuen aldeko bidea. Hain zuzen ere Jasser Arafat buruzagi palestinarrarekin bildu zen 1982an, Libanon.

Gush Shalom mugimendu bakezalea sortu zuen Avneryk 1993an. Erakunderen helburuen artean ziren estatu palestinar baten sorrera, okupazioa amaitzea, kokaguneak desegitea eta Jerusalem izan zedila Israelen eta Palestinaren hiriburu. 2011n BERRIAri eskainitako elkarrizketa batean, ordea, aitortu zuen Israelek jarrera aldatu ezean, ezinezko izango zela bi herrien arteko bakea: "Israelek beti du aitzakiaren bat bakerik ez sinatzeko".

Duela hamar egun enbolia bat izan zuen kazetari eta diputatu israeldarrak, eta erietxean egon da geroztik. Gaur hil da, 94 urterekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.