Uriel Bertran eta Alfons Lopez Tenak jakinarazi dute euren alderdi politikoak utzi egin dituztela eta Solidaritat Catalana per la Independencian sartu direla. Bertran legealdi honetan Kataluniako Legebiltzarrean ERC Esquerra Republicana de Catalunyako diputatua izan da eta azkeneko hilabeteetan han izandako herri galdeketen sustatzaile nagusietako gisa aritu da. Lopez Tena Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) kide ohia CDC Convergencia Democratica de Catalunyako militantea izan da orain arte.
Udazkenean izango dira Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak, eta Joan Laporta Bartzelona futbol klubeko presidente ohiak eta hirurek iragarri dute Solidaritat Catalana aurkeztu egingo dela eta eurak prest daudela hautagai izateko.
Kataluniaren independentziaren aldeko koalizioa izan nahi du Solidaritat Catalanak, eta irailaren 11n egingo du batzar eratzailea. Orduan hautatuko dituzte zerrendak, Bertranek, Lopez Tenak eta Laportak gaur prentsaurrekoan esan dutenez.
herrialde katalanak
Uriel Bertranek ERC utzi du eta Alfons Lopez Tenak CDC, Solidaritat Catalanan sartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu