Iragarri bezala arratsaldeko lauetan jakinarazi du Paul Auster idazle estatubatuar eta aurtengo Zinemaldiko epaimahaiko presidenteak aurten nortzuk saritzea erabaki duten. Prentsa aretoa kazetari eta kritikariz beteta zegoen, eta, oro har, gustura hartu dute erabakia. Txaloak entzun dira, eta, aldiz, ez da txistu hotsik izan. Honakoa da sarituen zerrenda:
Film onenarentzako Urrezko Maskorra:A thousand years of good prayers(Wayne Wang zuzendariarena).
Emakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra: Blanca Portillo (Gracia Querejetaren Siete mesas de billar frances filman egindako lanarengatik)
Gizonezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra: Henry O (Wayne Wangen A thousand years of good prayers filman egindako lanarengatik).
Zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra: Nick Broomfieldentzat Battle for Haditha filmagatik.
Epaimahaiaren sari berezia: Hana Makhmalbafentzat Buda az sharm foru rikht filmagatik.
Gidoi onenarentzako epaimahaiaren saria:Gracia Querejeta eta David Planellentzat Siete mesas de billar frances filmagatik ex aequo John Saylesentzat Honeydripper filmagatik.
Argazkilaritza onenaren epaimahaiaren saria: Charlie Lamentzat Ceot oi kap gei filmagatik.
Zinemaldia
Urrezko Maskorra Wayne Wangen 'A thousands years of good prayers'-entzat
Sari nagusia Wayne Wang zuzendari estatubatuarraren lanari ematea erabaki du epaimahaiak. Blanca Portillok jasoko du emakumezko aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra, eta Henry Ok gizonezkoen atalean. Kazetariek eta kritikoek txaloka jaso dute epaimahaiaren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu