Igandean Syriza Ezker Erradikaleko Koalizioak hauteskundeak irabazi eta astelehenean Alexis Tsiprasek lehen ministro karguaren zina egin ondoren, Greziako Gobernu berriaren osaketari buruzko xehetasunak jakinarazi dituzte. Ekonomia Ministeriora begira daude begi gehienak, eta Gianis Varufakis ekonomialari eta irakasleak baieztatu du bera izango dela sail horretako ministro.
Gianis Varoufakis izango da Greziako Finantza ministro, hamar ministerioz osatutako gobernuan http://t.co/UQMugJjbaZpic.twitter.com/NZbGOA3cjE
— Berria.eus (@berria) January 27, 2015
Hamar ministerio izango ditu gobernuak, eta bertan lekua izango du Anelek, Syrizak gobernua osatzeko babesa eman dion alderdiak. Panos Kammenos alderdiko buruzagia defentsa ministro izango da. ND Demokrazia Berria alderdiarekin ministro izandakoa da Kammenos.
Gianis Dragasakis ekonomialari eta diputatua izango da gobernuko beste protagonistetako bat. Hark hartuko du presidenteordetza ekonomikoaren ardura, eta hark negoziatuko du Europako Batzordearekin, Europako Banku Zentralarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin.
Gianis Dragasakis Greziako presidenteorde ekonomiko. Hark negoziatuko du Troikarekin http://t.co/UQMugJjbaZpic.twitter.com/hjY24fp5Kb
— Berria.eus (@berria) January 27, 2015
Horrez gain, Panagiotis Lafazanis Syriza barneko Ezkerreko Plataformako kidea Ingurumen ministro izango da, eta Iorgos Stathakis Sustapen ministro. Salonikako programa delakoaren egilea da Stathakis: Greziaren krisi humanitarioari aurre egin nahi dion 12.000 milioi euroko proiektua.
Ministerio bakarrean izango dira kultura, hezkuntza eta erlijio gaiak, eta Aristides Baltas izango da alor horietako ministro.