Israeldik, Tel Avivetik, heldu da Goussinski Atenasko aireportura, eta han atxilotu du Greziako Poliziak. Hedabide jabe ohia atzeman eta segituan, Errusiako agintariekin harremanetan jarri da Greziako Polizia enbaxadaren bidez. 250 milioi dolarretik gorako iruzurra egin zuen Goussinskik Errusiako Justiziaren arabera.
90eko hamarkadan Errusiako pertsonarik boteretsuenetakoa izan zen Goussinski, Boris Berezovskirekin batera. Besteak beste, NTV telebista katearen jabea zen haren menpeko Media-Most enpresa.
2000. urtean Errusiako lehendakaritza eskuratu zuenean, oligarka horien aurka ekin zion Vladimir Putin Errusiako presidenteak, haren arabera, ustelkeria kontu handietan nahastuta baitzeuden, eta Errusiako botere politikoa bahituta baitzuten.
Errusia
Vladimir Goussinski Errusiako hedabide jabe handia atxilotu dute Grezian
90eko hamarkadan Errusian loratu zen oligarkia indartsuko buru ezagunenetako bat, Vladimir Goussinski, Media-Most hedabide enpresa handiaren jabe ohia, atxilotu du Greziako Poliziak Atenasko hiriburuan. Errusiako Justizia aspalditik zebilen Goussinskiren atzetik, besteak beste, iruzurra eta diru zuriketa egozten baitizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu