Maniobra militar berriek tentsioa areagotu dute Persiar golkoan. AEBek USS Carl Vinson hegazkinontzia bidali du hara, eta 80 hegazkin eta helikoptero daramatza ontzi horrek, armadak ohar batean jakinarazi duenez. John Kirby Pentagonoko bozeramaileak argitu du «ohiko operazio bat» dela eta ez duela zerikusirik Iranek Ormuz itsasartea ixteko mehatxuaren inguruan izan diren tirabirekin.
Reuters agentziaren arabera, beste hegazkinontzi batek Thailandian egitekoa amaitu, eta Arabiako itsasorantz doa. «Ez da horren ezohikoa» bi hegazkinontzi inguru horretan izatea. Hemezortzi hilabetean bi aldiz gertatu da.
Baina, adierazpen horiek eginda ere, Ormuzekoak dauka nazioartea kezkatuta. Azken egunotan AEBetako 8.000 pilotu eta aire tekniko iritsi dira Israelera, eta Israelgo pilotuak ere AEBek Alemanian duten basera joan dira, ustez bi herrialdeen artean inoiz izan diren maniobrarik handienak egiteko.
Washingtonek 80 hegazkin daramatzan ontzi bat bidali du Persiar golkora
«Ohiko operazio bat» da, AEBen arabera, eta maniobrek ez dute zerikusirik Iranekin dituzten tirabirekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu