"Jaingoaren gainean Kaka egiten dut, eta oraindik ere gorotza gelditzen zait santutasunaren dogman eta Ama Birjinaren birjintasunean egiteko". Horixe idatzi zuen Willy Toledo aktore espainiarrak Facebooken, eta auzitara eraman dute.
"Erlijio sentimenduen kontrako delitua" egitea egozten diote, eta baita jainkoa eta amabirjina iraintzea ere. Gaur zuen auzitegira joateko deia, baina ez da joan. Esanan zuen halaxe egingo zuela, ez zuela "fartsan" parte hartuko. Horregatik, isuna jartzeko eskatu du Abokatu Kristauen Elkarteak.
Epaiketa baten harira egin zituen adierazpenok Toledok. 2014an Sevillan bagina erraldoi bat prozesiora atera zuten hiru emakumezko auzitara eman zituztelako, hain justu.