Wu Renbao hil da, aberatsen herriko burua
SHANGHAI. Wu Renbao Txinako alderdi komunistako idazkari ohia hil zen atzo, 85 urterekin, Huaxi herrian —Shanghaitik 110 kilometrotara—. Huaxi 1961ean sortu zuten, eta sorrerako 1.600 biztanleak milioidunak dira egun. Wuren agintaldian, nekazari gune izaten hasi zen Huaxi, eta Jiangsu Huaxicum enpresa multzo kooperatiboaren egoitza bihurtu zen, eta hango biztanle guztiak, akziodunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu