Yemengo matxino xiitek eta tribu sunita batek menia hitzartu dute

Urritik ehunka lagun hil dira borroketan, eta indarkeria Sana hiriburura hedatzeko beldur zen gobernua

Erredakzioa
2014ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Yemengo matxino houthiek eta Al-Ahmar tribu sunitak menia bat hitzartu dute, urrian piztu ziren borrokak eteteko. Abdel Qader Hilal Sanako gobernadorea bitartekari izan dute, Abd Rabbo Mansur Haddi presidentearen aginduz. Hilabeteotan ehunka lagun hil dira borroketan, eta gobernuak horien eragina Sana hiriburura hedatzeko beldurra zuen.

Hussein Badreddin al-Houthi buruzagi ohiarengandik hartzen dute izena houthiek. Yemengo iparraldean gehiengoa diren xiiten eskubideak aldarrikatzen dituzte. Al-Ahmar tribuari egozten diote salafistak —muturreko sunitak— laguntzea xiiten aurka.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.