Nuklearrak

Zentral nuklear bateko lurrun ihesaren ondorioz lau pertsona hil dira Japonian

Mihamako zentral nuklearrean lurrun ihesa gertatu da, eta, ondorioz, lau lagun hil dira eta beste zazpi daude zaurituta. Hala ere, lurrun horrek ez zuela elementu erradiaktiborik ziurtatu dute Japoniako agintariek, eta ihesa gertatzearekin batera zentralak, automatikoki, jarduna eten duela. Tokio hiriburutik 320 kilometro mendebaldera dago Mihama.

2004ko abuztuaren 9a
15:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Zentraleko erreaktore bateko turbina aretoan gertatu da ihesa: presioan atera da lurruna, 200 grado zentigradoko tenperaturan, eta matxura sumatu eta zer gertatzen den ikustera joan diren hamaika langileak dira hil eta zauritu direnak; batzuk, erreta hil edo zauritu dira, eta, beste batzuk, arnasa hartu ezinda.

Mihamako zentralak 29 urte ditu, eta aurretik ere izan ditu arazoak beste batzutan. Ekologistek behin baino gehiagotan egin dituzte zentral horren kontrako protestak.

Suhiltzaileek eta agintariek erradiazio ihesik ez dela gertatu ziurtatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.