Zentrifugatzaile modernoak Iranen

2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TEHERAN. Irango Energia Atomikoaren Erakundeak iragarri du zentrifugatzaile modernoak jarriko dituela Qom hiritik hurbil eraikitzen ari den zentral nuklearrean. Makina horiek beharrezkoak dira uranioa aberastu eta argindarra —edo arma nuklearrak— sortzeko. AEBen eta bere aliatuen usteen aurka, arma nuklearrak egiteko asmorik ez duela dio Iranek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.