ZER DA EBOLA?

2014ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Birusa.Filovirus generoko birus bat da, eta bost aldaera dauzka. Gizakiari inoiz eragin dioten hilgarrienetakoa da. Aldaera hilgarrienak %90eko hilkortasun tasa dauka.

Sintomak. Hasieran, sukarra eta buruko, tripako, giharretako eta eztarriko mina. Ondoren datoz sintoma gogorrenak: goragalea, beherakoa, legena, giltzurrunetako eta gibeleko arazoak eta, kasu gogorrenetan, barne eta kanpo hemorragiak.

Kutsatzeko moduak. Zuzeneko kontaktu fisikoagatik kutsatzen da: infektatutako odola, gorozkiak edo izerdia ukituz gero; infektatutako pertsona batekin sexu harremanak edukiz gero; infektatutakoen gorpuak eta objektuak babesik gabe ukituz gero. Ez da airetik kutsatzen.

Prebentzioa. Oraingoz, ez dauka sendagairik. Prebentzioa da aurre egiteko modu bakarra: infekzioa daukaten eriak, objektuak eta inguruneak bakartzea, eta higiene neurriak zorroztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.